Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa martxoa, 2012

Erabatekoa izan zen greba

By on 2012-03-30 in

Sindikatuek lan erreformaren aurkako greba deialdia egin zuten martxoaren 29rako. Usurbilen grebaren jarraipena erabatekoa izan zen. Arratsaldeko 18:00etan manifestazioa egin zen herrian.

Jarraitu Irakurtzen »

Ez zen ohiko osteguna atzokoa. Sindikatuek deituriko greba orokorra kaleko giroan nabarmentzen zen. Goizeko lehen orduetan behintzat, inor gutxi zebilen Kaxko inguruan. Isiltasuna nagusi.

By on 2012-03-30 in
Ez zen ohiko osteguna atzokoa. Sindikatuek deituriko greba orokorra kaleko giroan nabarmentzen zen. Goizeko lehen orduetan behintzat, inor gutxi zebilen Kaxko inguruan. Isiltasuna nagusi.

Ez zen ohiko osteguna atzokoa. Sindikatuek deituriko greba orokorra kaleko giroan nabarmentzen zen. Goizeko lehen orduetan behintzat, inor gutxi zebilen Kaxko inguruan. Isiltasuna nagusi.

Jarraitu Irakurtzen »

Elkarretaratzea gaur eta Elkartasun Eguna bihar, presoen eskubideen alde

By on 2012-03-30 in
Elkarretaratzea gaur eta Elkartasun Eguna bihar, presoen eskubideen alde

Gaur martxoko azken ostirala denez, euskal preso politiko eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea burutuko da, iluntzeko 20:00etatik aurrera Mikel Laboa plazan. Asteburuko iragarri den ekitaldi sortaren hasiera baino ez da izango ostiral honetako mobilizazioa, biharko Elkartasun Eguna antolatu baitute ITAYA Gazte Asanbladak, Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak eta Nafartarrak taldekoek.  Bertso bazkaria Denetariko ekitaldiak tartekatuko dira […]

Jarraitu Irakurtzen »

San Markoren bigarren eskuko azoka, igande goizean

By on 2012-03-30 in

"Merka2Sanmarcos" izeneko bigarren eskuko azoka ospatuko da igande honetan, apirilaren 1ean, Dema plaza eta frontoi inguruan, 10:00-14:00 artean. San Marko Mankomunitateak halako ekimen bat antolatzen duen bosgarren aldia da, eta Usurbilgo hitzorduarekin emango zaio amaiera. Hain zuzen, otsaila amaieraz geroztik Mankomunitatea osatzen duten gainerako 9 udalerrietan ospatu baita jada, bigarren eskuko azoka: Hernanin, Urnietan, Pasaian, Astigarragan, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Futbito txapelketan izen ematea gaur, eta aizkolaritza desafioa igandean

By on 2012-03-30 in

Nabarmentzeko moduko lau kirol hitzordu asteburuari begira. Batetik, ostiral honetan, martxoaren 30ean itxiko da ITAYA Gazte Asanbladak udaberriari begira antolaturiko futbito txapelketan izen emateko epea. Oiardo Kiroldegira gerturatu behar da horretarako. Bertan gutunazal bat utzi behar da. Kirol ekimen honetan parte hartzeko ordea, zenbait baldintza bete behar dira ordea:  -Taldeko 40 euro ordaintzea (asegurua eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Malirako laguntza bilduko da asteburuan

By on 2012-03-30 in
Malirako laguntza bilduko da asteburuan

Bizi duten lehortea dela eta, elikagai faltan dira Maliko herritarrak eta laguntza eskatu dute, janaria, gosez baitira. Larrialdi egoera honetan egin duten deialdiari erantzunez, Usurbilgo Katekesiko 6.mailako ikasleek hara bidaltzeko oinarrizko elikagaiak bilduko dituzte asteburu honetan. Eurek berri eman dutenez, Malin “ez du euririk egin, beraz ezin dute landatutako ezer jaso. Orain ez dute ezer […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ipuin kontaketa saioa gaur, Jubilatu Astearen azken txanpan

By on 2012-03-30 in
Ipuin kontaketa saioa gaur, Jubilatu Astearen azken txanpan

Osasunari buruzko hitzaldiarekin eta erlaxatzen ikasteko tailerrarekin ekin zitzaion duela lau egun, Gure Pakea Elkarteak antolaturiko Jubilatu Asteari. Egunotarako lotu duten hitzordu sortan, azken ekitaldiak burutuko dira asteburuan. Hasteko, gaur arratsaldeko 17:00etatik aurrera Ixabel Agirresarobek ipuin kontaketa saioa eskainiko du Artzabalen. Eta igandean, meza ospatuko da eguerdian, eta ondoren, aldez aurretik izena emana zuten jubilatuak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Hilobi gehiagoren eskubideak esleitu ditu Udalak

By on 2012-03-30 in
Hilobi gehiagoren eskubideak esleitu ditu Udalak

Hilerri berriko Altzifrea kaleko 13 hilobiren gaineko eskubideak herritar desberdinei esleitu dizkie Udalak, asteartean burutu zen osoko ohiko bilkuran udalbatzak aho batez hala erabaki ostean. Mertxe Aizpurua alkateak zehaztu zuenez, esleipena datozen 50 urteetarako izango da. Udal diktamenean gogorarazten denez, “eskatzaile denak lizitazioan parte hartzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia aurkeztu dute, beraz, ez da inor […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.