Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Arrate Elkarteak, mende laurdena bete duela ospatuko du igandean

By on 2012-02-27 in
Belaunaldi desberdinetako aginagarren bilgune izan den Arrate Elkarteak mende laurdena bete du jada. 25 urteok ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte, igande honetarako, martxoaren 4rako. Tartean bazkari batekin gogorarazi nahi dute, bi hamarkada pasatxo honetako historia. Aipatu moduan, datorren hileko lehen igandean ospatuko da otordua, Arraten bertan. Izena ordea aldez aurretik eman behar zen, elkarteko tabernan; joan den larunbata baino lehen.

Bazkaritan bildu aurretik, meza nagusiarekin joanak diren bazkideak gogorarazi nahi dituzte. Eta egun berean, eguerdi partean, elkartearen urteroko batzarra burutuko da. Guztia, martxoaren 4an, Aginagan.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.