Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa otsaila, 2012

Azken hileotako lehian lorturiko emaitzei esker, Oiana Blancok 2012rako erronka nagusia bete du jada; Usurbil Judo Klubeko bidea, uda honetan Londonen ospatuko diren Olinpiar Jokoetan izango da. Uztaila amaierarako atzera kontua hasi da beraz.

By on 2012-02-29 in
Azken hileotako lehian lorturiko emaitzei esker, Oiana Blancok 2012rako erronka nagusia bete du jada; Usurbil Judo Klubeko bidea, uda honetan Londonen ospatuko diren Olinpiar Jokoetan izango da. Uztaila amaierarako atzera kontua hasi da beraz.

Azken hileotako lehian lorturiko emaitzei esker, Oiana Blancok 2012rako erronka nagusia bete du jada; Usurbil Judo Klubeko bidea, uda honetan Londonen ospatuko diren Olinpiar Jokoetan izango da. Uztaila amaierarako atzera kontua hasi da beraz.

Jarraitu Irakurtzen »

Herri-bideen Inbentarioa behin betiko onartu da

By on 2012-02-29 in

Hasierako onarpena bakarrik ez, atzoko osoko bilkuraz geroztik behin betikoa ere badu, Usurbilgo Herri-bideen Inbentarioak. Bildu eta Aralarren babesa jaso zuen proposamenak. Hamaikabat, PSE-EE eta EAJ-PNV abstenitu ziren. Atzo behin betirako onartu artean, gai honek jorratu duen bidea nabarmendu zuen gobernu taldeak. Mertxe Aizpurua alkatearen esanetan, "legeak eskaturikoa baino berme gehiago eman zaio" gai honi. Herri-bideen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Maisu etxeko larrialdietarako pisuetako bat, aurrerantzean alokairura bideratuko da

By on 2012-02-29 in

Usurbilgo Udalak Gernika 13 ibilbidean, Maixu etxe izenez ezaguna den eraikinean jabetzan dituen zortzi pisuetatik zazpi alokairura bideratuko ditu aurrerantzean. Orain arte lehen solairuko bi etxebizitzak larrialdi egoeretarako erreserbatuak zituen Udalak. Baina atzo burutu zen osoko ohiko bilkuran gehiengo osoak bi bizilekuotako bat gutxienez datozen 50 urteotan alokairuan izateko konpromisoa hartzea erabaki zuen. Bilduk, Aralarrek, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kirol Zerbitzuen Araudi Nagusia eguneratze prozesuan da

By on 2012-02-29 in
Kirol Zerbitzuen Araudi Nagusia eguneratze prozesuan da

Erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak eta Usurbilgo Udalaren kirol instalakuntzak erabiltzeko baldintzak jasotzen dituen Kirol Zerbitzuen Araudi Nagusia hasieraz eta aho batez onartu zuen udalbatzak, atzo burutu zen osoko ohiko bilkuran. Gobernu taldetik berri eman zutenez, aldaketak txertatu dira araudian, baina ez dago aldaketa sakonik. Atzoko onarpenaren ostean, erreklamazio edo iradokizunak egiteko 30 eguneko epea egongo da […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bi izendapen ere onartu ziren atzoko osoko bilkuran

By on 2012-02-29 in

Batzorde desberdinetarako bi izendapen ere, onartuta geratu ziren atzoko osoko ohiko bilkuran. Batetik, Usurbilgo Udaleko Hazienda Batzordea lehendakariz aldatu dute. Atzoko saioan dekretu bidez berri eman zenez, Mertxe Aizpurua alkateak proposatu eta joan den otsailaren 2an batzarkideen gehiengoaren babesa izanik, aurrerantzean Alaitz Aizpurua zinegotzia izango da Hazienda Batzordeko lehendakaria. Kirol Patronaturako eskolen ordezkaria Beste batzorde […]

Jarraitu Irakurtzen »

VI. Ekozinemaldia, gaurtik ostiralera

By on 2012-02-29 in
VI. Ekozinemaldia, gaurtik ostiralera

Seigarren ediziora ailegatu den ekimena, Ekozinemaldia bueltan dugu. Gaur hasi eta osiralera arte, martxoaren 2ra sei proiekzio ikusteko aukera egongo da Sutegin. Arratsaldero, 19:00etan hasita. Eguneko bi proiekzio eskainiko dira. Hona hemen, izenburuak: Otsailak 29, asteazkena -“Cuando la tierra llora – Operación diablo”: ordubeteko emanaldia, gaztelaniaz. Urrea erauzteko munduko meatzaritzako enpresarik handienak eskualdean lan egiten duten […]

Jarraitu Irakurtzen »

Antxomolantxa Elkarteak urteroko batzarra burutuko du gaur

By on 2012-02-29 in

Urteko batzarra deitu du Aginagako Antxomolantxa Elkarteak, asteazken honetarako, otsailaren 29rako. Honako gai zerrenda jorratuko dute, gaur 18:30etan Aginagako ludotekan deitu duten hitzorduan:  1-Kontuen azalpena.  2-Zuzendaritzaren aldaketa: bi kide berri hautatuko dituzte, zozketa bidez.  3-Larunbateko txokoen eta ingeleseko ikastaroaren inguruko eztabaida.  4-Galderak eta proposamenak.

Jarraitu Irakurtzen »

Auzolan Elkarteak bilera deitu du, martxoaren 10erako

By on 2012-02-29 in
Auzolan Elkarteak bilera deitu du, martxoaren 10erako

Joan den udazkenean Euskal Herri mailako lehen topaketak antolatu zituen Auzolan Elkarteak, bilera deitu du, martxoaren 10erako, goizeko 9:30etan asteburuan inauguruatuko den Potxoenea kultur etxean. Antolakuntzak, bertaratzen direnen artean eztabaidatuko duten dokumentu bat aurkeztuko du hitzordu horretan; “Erresilientziaren eta Garapenaren aldeko Usurbilgo Herri-Hitzarmena” izenekoa. Bertan jasotzen denez, egungo krisi orokorraren testuinguruan, ikuspegi estrategiko bateratu bat […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.