Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa urtarrila, 2012

Ontzi berrerabilgarrien banaketa kanpaina martxan izango da larunbatera arte. Egunotan, Kaxkoan, Juantxo Burdindendan, Santuenean Esnaola Etxabe harategian eta Aginagan, Imanol Txapartegi harategian eskuratu ahal izango dira doan.

By on 2012-01-31 in

Jarraitu Irakurtzen »

Lau mozio eztabaidatu eta bozkatuko dituzte, gaurko osoko bilkuran

By on 2012-01-31 in
Lau mozio eztabaidatu eta bozkatuko dituzte, gaurko osoko bilkuran

Urtarrileko azken asteartea izanik gaur, osoko ohiko bilkura burutuko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera udalbatza aretoan. Besteak beste, hirigintza alorreko zenbait gaiekin batera, lau mozio aurkeztuko dira gaurkoan. Bilduk bi testu aurkeztuko ditu, Kutxabank-en ingurukoa lehena, eta Sektore Publikoaren erreformen ingurukoa bigarrena.  Bilkurara joateko deia Usurbil Zero Zabor taldeak larunbatean Donostian dagoen manifestaldiari begira beste mozio […]

Jarraitu Irakurtzen »

Auzitegi Gorenak ere kolokan jarri du erraustegia, Usurbilgo Udalaren arabera

By on 2012-01-31 in
Auzitegi Gorenak ere kolokan jarri du erraustegia, Usurbilgo Udalaren arabera

Usurbilgo Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, Auzitegi Gorenak Zubietan aurreikusia dagoen erraustegi plantaren egitasmoa oinarri juridikorik gabe utzi du, kaleratu berri duen sententziarekin. Sententziaren nondik norakoak hauek dira. Prentsa oharrean gobernu taldeak gogorarazten duenez, "2009ko irailean, Usurbilgo Udalak ezarritako helegiteari erantzunez, Euskadiko Auzitegi Gorenak Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko Estatutuen hainbat artikulu baliogabetu zituen eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erosketetan hondakinak murrizteko doako aholkularitza, San Markoren eskutik

By on 2012-01-31 in
Erosketetan hondakinak murrizteko doako aholkularitza, San Markoren eskutik

San Marko Mankomunitateak, Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin batera, herritarrei zuzenduriko zerbitzu berri bat jarri dute martxan. Doako aholkularitza eskainiko die, erosketak egiterakoan hondakinak murrizten ikasi nahi duten guztiei. Zerbitzu berri hau jaso nahi dutenek, izena emateko otsailaren 5era arteko tartea dute: goizez, 9:00-14:00 artean, eta arratsaldez, 15:00-18:00 artean 943 670 249 telefono zenbakira deituta edota […]

Jarraitu Irakurtzen »

Santa Ageda bezpera prestatzeko, entsegu saioa gaur

By on 2012-01-31 in
Santa Ageda bezpera prestatzeko, entsegu saioa gaur

Larunbat honetan ospatuko den Santa Ageda bezpera egoki prestatzeko entsegu saioa deitu dute gaur iluntzerako, Euskal Kantu Taldeak eta Bota Punttuba bertso eskolak. Ordubeteko saioa egin asmo dute, 18:30etan hasita Udarregi ikastolan.  Bi hitzordu, otsailaren 4an Santa Ageda bezpera ate joka dugu, lau egun barru ospatuko da. Larunbatarekin, asteburuarekin egokitu da honenbestez. Otsailaren 4rako hitzordu […]

Jarraitu Irakurtzen »

9 domina eskuratu ditu Judo Klubak, Gipuzkoako Kadete Txapelketan

By on 2012-01-31 in
9 domina eskuratu ditu Judo Klubak, Gipuzkoako Kadete Txapelketan

Hernaniko Kiroldegian igandean jokatu zen Gipuzkoako Kadete Txapelketan, bederatzi domina eskuratu ditu Usurbil Judo Klubak. Taldeak hurrengo hitzordua, otsailaren 11n Lezon izango du, bertan jokatuko baita Euskadiko Txapelketa. Hona hemen asteburuan lorturiko emaitzak: NESKAK -Lehen postua: Paula Vicente (-44 kg) eta Itsasne Arruabarrena (-52 kg). -Bigarren postua: Maider Matilla (-44 kg) eta Naroa Sanchez (-48 […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo txirrindulariak garaile, Espainiako Txapelketan

By on 2012-01-31 in
Usurbilgo txirrindulariak garaile, Espainiako Txapelketan

Asteburuan Mallorcako Ciutat de Palmako belodromoan jokatu den txirrindularitza egokituko Espainiako Txapelketan hiru usurbildarrek parte hartu eta emaitza bikainak lortu dituzte. MC2 kategorian, Beñat Lizasok abiadura olinpikoko lasterketan garaile amaitu zuen. MC3 kategorian, beste hainbeste lortu zuen Amador Granadosek ere. Kilometroko distantzian, jazarpen proban eta abiadura olinpikoko lasterketan, usurbildarra nagusi. MC5 kategorian, Jon Sarasua herritarra ere, […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Autodefentsa feminista” tailerra larunbatean, ITAYAren eskutik

By on 2012-01-31 in

Ekimen berri bat antolatu du ITAYA Gazte Asanbladak, larunbat honetarako, otsailaren 4rako; "autodefentsa feminista" izeneko tailerra. Bilgune Feministak eskainiko du saioa, larunbat goizeko 10:00etatik aurrera. Oiardo Kiroldegian burutuko den tailerra, lau ordukoa izango da. Antolakuntzatik ohartarazi dutenez, edozein adinetako emakumeek parte hartu ahal izango dute asteburuko ekimenean. Haiei guztiei, bertaratzeko gonbita luzatzen diete ITAYA Gazte […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.