Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa abendua, 2011

Urteko lehen astelehenean, odol ematea

By on 2011-12-29 in

Abenduaren 8an ospatu zuten Odol Emaileen Eguna. Dagoeneko, urte berriko egutegia ere zehaztu dute Usurbilgo odol emaileen elkartekoek. Hauxe izango da: urtarrilak 2 astelehena, martxoak 5 astelehena, maiatzak 7 astelehena, uztailak 9 astelehena, irailak 3 astelehena eta azaroak 5 astelehena. Anbulatorioan, ohiko ordutegian. Datorren astelehenean, beraz, herriko anbulatorioan, odol-ematea arratsaldeko 18:00etatik 20,30era.

Jarraitu Irakurtzen »

Urtarrilaren 11n Kultura Aholku Batzordearen bilera

By on 2011-12-29 in

Gabonetako oporraldiaren bueltan elkartuko da berriz ere Kultura Aholku Batzordea. Arratsaldeko 18:00etarako egin dute deialdia eta udalbatza pleno aretoan elkartuko dira. Besteak beste, kultur arloko dirulaguntza deialdia izango dute aztergai.

Jarraitu Irakurtzen »

Urtarrilean, bizikleta martxa Irisasi BTT taldearekin

By on 2011-12-29 in

"Hotzak akabatzen" izeneko mendi bizikleta martxa ospatuko da urtarrilaren 29an. Ekimen berri hau, duela gutxi osatu den Irisasi BTT izeneko bilguneak antolatu du. Taldea, Andatza Mendizale Elkartearen baitan sortu da.  Aipatu moduan, datorren hileko azken igandean, Irisasi eta Andatza zeharkatuko duen bizikleta martxa antolatu dute. Urte garaiari egoki doakion izena hautatu dute antolatzaileek. BTT 2012 […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kiroldegian ipini da Gabonetako Parkea

By on 2011-12-27 in

Abendaren 27tik 29ra, Gabonetako Haur Parkea Oiardo kiroldegian. Ordutegia: Goizez 11:30/13:30. Arratsez 16:30/19:30.

Jarraitu Irakurtzen »

Dema plaza kanpaldi gunean bilakatu da egunotan. Etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaldian, ITAYAk “etxebizitzaren inguruko arazoari amaiera ematea” aldarrikatu nahi du.

Astelehenean, odol-ematea

By on 2011-12-27 in

Abenduaren 8an ospatu zuten Odol Emaileen Eguna. Dagoeneko, urte berriko egutegia ere zehaztu dute Usurbilgo odol emaileen elkartekoek. Hauxe izango da: urtarrilak 2 astelehena, martxoak 5 astelehena, maiatzak 7 astelehena, uztailak 9 astelehena, irailak 3 astelehena eta azaroak 5 astelehena. Anbulatorioan, ohiko ordutegian. Datorren astelehenean, beraz, herriko anbulatorioan, odol-ematea arratsaldeko 18:00etatik 20,30era.

Jarraitu Irakurtzen »

Gabonetako Parkea irekita izango da egunotan

By on 2011-12-27 in
Gabonetako Parkea irekita izango da egunotan

Gabonetako Parkea gune desberdinez osatua dago. Gune orokor bat egongo da, zientzietarako karpa batekin, eskulan tailer edota edertasun saloiarekin. Gero, beste bi gune bereiziko ditu Parkeak. 2-6 urte artekoentzat, marrazki txokoa, ludoteka edota puzgarriak izango dira. 6-12 urte artekoentzat, ohe elastikoak, puzgarri edota tailerrak. Honez gain, egunero tailer eta ikuskizunak izango dira. Abenduaren 27an txalaparta […]

Jarraitu Irakurtzen »

San Esteban Txiki eguna epeltzeko, salda beroa

By on 2011-12-27 in
San Esteban Txiki eguna epeltzeko, salda beroa

Salda beroa eskertu zuten atzo eguerdian, San Esteban Txiki egunean, mezara igo ziren guztiak. Hotzari aurre egiteko, ondo baino hobeto jaso zuten  hamaiketakorako proposamena. Beste behin ere, ohitura berritu zuten San Esteban auzoko bizilagunek. Herritik igo zirenak ere asko izan ziren.

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.