Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa abuztua, 2011

Badator estropadei loturiko jardunaldi preziatuena, Kontxako Bandera. Lehenik, irailaren 1ean eta 2an gizonezko eta emakumezkoen sailkapen probak jokatuko dira. Eta hilaren 4an eta 11n Kontxako Banderako jardunaldi nagusiak.

By on 2011-08-31 in
Badator estropadei loturiko jardunaldi preziatuena, Kontxako Bandera. Lehenik, irailaren 1ean eta 2an gizonezko eta emakumezkoen sailkapen probak jokatuko dira. Eta hilaren 4an eta 11n Kontxako Banderako jardunaldi nagusiak.

Badator estropadei loturiko jardunaldi preziatuena, Kontxako Bandera. Lehenik, irailaren 1ean eta 2an gizonezko eta emakumezkoen sailkapen probak jokatuko dira. Eta hilaren 4an eta 11n Kontxako Banderako jardunaldi nagusiak.

Jarraitu Irakurtzen »

Sekañako bigarren fasea hiritartzeko proiekturako kontratazio mahaia osatu da

By on 2011-08-31 in
Sekañako bigarren fasea hiritartzeko proiekturako kontratazio mahaia osatu da

Udalbatzak Sekaña eremuko bigarren fasea hiritartzeko proiektua exekutatzeko obra kontratuaren lizitazioari dagokion kontratazio mahaiaren osaketa onartu zuen gehiengo osoz joan den uztailaren 26ko osoko ohiko bilkuran. Aipatu erabakia berrestea zen bozkatu zena, eta gobernu taldeko zazpi kideren babesarekin aurrera atera zen proposamena. Abstentziora jo zuten Aralar, EAJ-PNV eta PSE-EE-ko udal ordezkariek. Hamaikabat aurka agertu zen.

Jarraitu Irakurtzen »

Santixabeletako argazki eta bideoak ikusteko aukera, ostiral gauean

By on 2011-08-31 in
Santixabeletako argazki eta bideoak ikusteko aukera, ostiral gauean

Uztaila hasieran ospatu ziren herriko jaietako hainbat une gogora ekartzeko aukera egongo da ostiral honetan, irailaren 2an. Santixabeletan grabaturiko bideo eta ateratako argazkien bilduma jendaurrean erakusteko saioa antolatu du Usurbilgo Udalak, gaueko 22:00etatik aurrera frontoian. Ekainaren 30ean hasi eta uztailaren 3ra arte luzatu ziren ekitaldien irudi bilduma egiteaz, herriko bi gazte arduratu ziren: bideoak Peru […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ate irekien eguna ostiralean, Aginagako ludotekan

By on 2011-08-31 in
Ate irekien eguna ostiralean, Aginagako ludotekan

Antxomolantxa Herri eta Kultur Elkarteak ate irekien eguna antolatu du ostiral honetarako, irailaren 2rako Aginagako ludotekan. Goizean hasi eta arratsaldera arte, haur eta gaztetxoei begirako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Hona hemen egitarau osoa: Egunean zehar, ludoteka zabalik. 10:00 Jokoak haurrentzat. Ondoren, "Rango" filmaren emanaldia ludotekan. 14:00 Bazkaria soziedadean. 16:30 Antzerkia: "Rabasadako oroitzapenak". Antzezlea: Irantzu Mantxo. Ondoren, askaria. Antolatzailea: Antxomolantxa herri eta kultur […]

Jarraitu Irakurtzen »

Oiardo Kiroldegiak prest du ikasturte berrirako eskaintza

By on 2011-08-31 in

Bada non aukeratua Kirol Patronatutik 2011-2012 ikasturte berrirako luzatu duten kirol eskaintzan. Aerobik, mantentze gimnasia, pilates, spinning, haur zein helduei zuzenduriko igeriketa ikastaroak… Zerrenda luzea da, ordutegi eskaintza zabala eta abonatuek prezio bereziak izango dituzte interesa piztu dien jardueretako batean izena ematen badute. Iazko ikasturtean ikastaroren batean parte hartu zuten herritarrek izango dute hain zuzen, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Mugitu!-ko kideek errauste plantaren aurkako parodia burutu dute

By on 2011-08-31 in

Zubietako errauste planta, AHT proiektua edota Donostialdeko metro egitasmoak gaitzesteko Mugitu! desobedientzia mugimenduko hainbat kideek Donostiako Bulebarretik Miramar jauregirainoko martxa burutu zuten atzo. Miramar jauregian bilduta zeuden hain zuzen, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ikasturteko lehen gobernu kontseiluan, Patxi Lopez buru zela. Gipuzkoan AHTren beste hiru zati eraikitzeko lanen lizitazioa onartu dutela berri eman zuen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilen ez, Hernanin lurperatu dute Zarautzen agerturiko kaxalotea

By on 2011-08-31 in
Usurbilen ez, Hernanin lurperatu dute Zarautzen agerturiko kaxalotea

Hernaniko Intsusadiko lurretan lurperatu zuten herenegun, joan den astean Zarautzeko hondartzan agertu zen kaxalotea, Hernaniko Kronikak baieztatu duenez. Eta ez Usurbilen zenbait hedabideek aste hasieran adierazi zuten moduan, ezta Getarian ere. Iragarri dutenez, lau bat urte barru aterako dute lurpetik 12-15 metro inguru eta 20 bat tonako pisua duen kaxalotea. Gerora, eskeletoa Donostiako Aquariumean jarriko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Atxegaldeko festak 2011

By on 2011-08-30 in

Pasa den asteburuan izan ziren Atxegaldeko festak, bideo honetan hainbat pasarte jaso ditugu.

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.