Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa uztaila, 2011

Atxegalden jai, abuztuaren 26tik 28ra

By on 2011-07-29 in
Atxegalden jai, abuztuaren 26tik 28ra

Abuztu bukaera, oporren amaiera, lanean edo ikasten hasteko garaia hurbiltzen… Uda giroan murgiltzeko festak baditugu herrian, baina baita egunerokotasunera samurrago heltzeko ere. Zubi lan hori egiten lagunduko diote bati baino gehiagori, abuztuaren 26tik 28ra ospatuko diren Atxegaldeko festek. Datozen jai hauetarako, ereserki lanak egingo dituen abesti berria prestatzen ari dira Jai Batzordekoak. Festetan estreinatuko dute.  […]

Jarraitu Irakurtzen »

Abuztuaren 26an irudi bera errepikatuko da. Atxegaldeko Jai Batzordekoek hiru eguneko festei hasiera emango dien txupinazoa piztuko dute. Berrikuntza batekin aurtengoan; abesti berria izango baitute Atxegaldeko jaiek.

By on 2011-07-26 in
Abuztuaren 26an irudi bera errepikatuko da. Atxegaldeko Jai Batzordekoek hiru eguneko festei hasiera emango dien txupinazoa piztuko dute. Berrikuntza batekin aurtengoan; abesti berria izango baitute Atxegaldeko jaiek.

Abuztuaren 26an irudi bera errepikatuko da. Atxegaldeko Jai Batzordekoek hiru eguneko festei hasiera emango dien txupinazoa piztuko dute. Berrikuntza batekin aurtengoan; abesti berria izango baitute Atxegaldeko jaiek.

Jarraitu Irakurtzen »

Punta-puntako bertsolariak San Esteban jaietan

By on 2011-07-26 in
Punta-puntako bertsolariak San Esteban jaietan

Ekitaldirik jendetsuenetako bat izan ohi da, San Estebanetan antolatu ohi duten herri-afaria eta horren osteko bertso saioa. Bertakoak eta ingurukoak, lagun edo senitartekoekin giro ederrean biltzen dira etxetik eramandako otordua dastatzera. Postrea, kafea eta kopa Jai Batzordeak jarri ohi du. Aurten abuztuaren 6an ospatuko dira bai hitzordu bat zein bestea, iluntzeko 21:00etan hasita. Afalorduan jendartean […]

Jarraitu Irakurtzen »

Larunbatean ailegatuko da jai giroa Zubietara

By on 2011-07-21 in

Gutxi geratzen da, gutxi, 48 ordu eskas Zubietan Santioei hasiera emateko. Txosnen irekierarekin, kantu-jira, buruhandi eta bestelako ekitaldiekin, larunbat arratsaldeko 19:00etan emango diote hasiera festei.   Lehenengo asteburu honetarako ekitaldi hauek daude iragarriak, egitarau osoa web orrialde honetako Agenda atalean, baita aste honetako NOAUA! aldizkarian ere: Uztailak 23, larunbata 19:00 Jaien hasiera (buruhandi, kantu-jira, txosnen irekiera […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ajerako tarterik ez astelehenean, Santio Eguna baita Zubietan

By on 2011-07-21 in

Asteburuko jai giroak ez du etenik izango datorren astelehenean. Uztailaren 25ean Zubietako jaietako egun nagusia ospatuko baita; Santio Eguna. Meza eta hamaiketako ederra dastatu ostean, soka-dantza burutuko da goizean. Arratsalde eta gau parterako Jai Batzordetik iragarriak dituzten ekitaldiek bertsoa eta trikitixa uztartuko dituzte. XIV. Trikitixa Txapelketa ospatuko da 18:00etatik aurrera. Gauean, bertsolarien txanda izango da. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Iturgin ofiziala behar du Usurbilgo Udalak

By on 2011-07-21 in

Azken egunotan bi lan deialdiren berri eman dute Usurbilgo Udaletik. Batetik, urtebeterako funtzionario izendapena izango lukeen iturgin ofiziala behar du Udalak. Langilea aukeratzeko oposizio sistema erabiliko da eta probak irailaren hasieran egingo dira.  Bestalde, Atalluko tailerretan sukaldaritza eta ile-apainketa burutzen ari diren ikasleei arreta eskainiko dien komunikazio eta gizarte arlorako irakasle-hezitzaile bat kontratu nahi du Usurbilgo […]

Jarraitu Irakurtzen »

Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertu bat Usurbilen ospatuko da

By on 2011-07-20 in

Abuztuaren 7an abiatuko da aurtengo Donostiako Musika Hamabostaldia, 42 kokagune desberdinetan burutuko diren 77 kontzerturekin. Haietako bat, estreinaldi egunean bertan, hilaren 7an, Usurbilgo Salbatore Parrokian ospatuko da. Alessandro Bianchi italiarraren kontzertuaz gozatu ahal izango da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Sarrera doan.  Bestalde, organo eskola bat emango da Usurbilen, Salbatore Parrokian abuztuaren 10ean. Japonia, AEB, Brasil, Frantzia, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Eskubaloi elkarteak, zuzendaritza talde berria osatu du

By on 2011-07-19 in
Eskubaloi elkarteak, zuzendaritza talde berria osatu du

Zenbait batzar egin ostean, eta egungo buruek euren ardura utziko zutela iragarri ostean, eskubaloi elkarteak jada lanerako prest dagoen zuzendaritza talde berria osatu du. 2011-2012 ikasturteari begira, taldea laguntzeko gonbita luzatzen diete herritarrei. 2.nazional mailakoak, salbu Datorren denboraldian, maila berean jokatuko zuten edo ez zalantzan egon ostean, egoera argitu da jada; 2011-2012 denboraldian 2.nazional mailan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.